Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4748

IRAGARKIA, zeinaren bidez Segurtasuneko sailburuordearen 2018ko uztailaren 5eko Ebazpena jakinarazten baita, 2018-409 espedientean emandakoa. Espedientea 2018ko ekainaren 25eko eskariaren bidez ireki da. Eskaria izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Segurtasuneko sailburuari edo ebazpena eman duenari, honako artikulu hauetan xedatutakoari jarraikiz: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115. artikulua eta hurrengoak. Nolanahi ere, ukitutako pertsonak zuzenean jo dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegora bere interesen defentsan, eta, horretarako, ez du gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharrik izango. Hori ez da eragozpen izango interesdunak egoki deritzen bestelako errekurtsoak edo erreklamazioak aurkezteko.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo, ezta oztopatuko ere, aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2018ko irailaren 18a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala