![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (226 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4747
IRAGARKIA, 2018ko irailaren 3koa, Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, ikuskaritza-prozeduraren bidez entzunaldi-izapidea jakinaraztekoa.
Aipatutako entzunaldi-izapidea zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutako betetzeko.
Interesduna Etxebizitzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Bilboko Kale Nagusia 85ean, lehenengo solairuan) agertu ahal izango da, bost eguneko epean, entzunaldi-izapideak zer dioen jakiteko; orobat, hamar eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta dokumentuak aurkezteko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko irailaren 3a.
Etxebizitzako Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ALFONSO GOMEZ FERNANDEZ.
Absentziagatik (2018ko ekainaren 11ko agindua).
Administrazio eta Zerbitzuko arduraduna,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.