Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4745

EDIKTUA, filiazioari buruz bideratutako 171/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Jakinarazten dut: Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko bi zenbakiko epaitegiko Justizia Administrazioaren letradu Yolanda Mendia Rodriguezek adierazten duenez, Vitoria-Gasteizko lehen auzialdiko bi zenbakiko epaitegian filiazioari buruz bideratutako 171/2018 prozedura, V. M. V.aren eskariz XXXXX eta Mayara Silva Ramosen aurka bideratu da. Prozedura horretan, aurtengo uztailaren 17ko epaia eman da, eta epai horren idazpuruak eta epaitzak honela diote, hitzez hitz:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablok, Vitoria-Gasteizko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratu titularrak, ikusi ditut epaitegi honetan bideratu diren XXXXXren ezkontzaz kanpoko aitarengandiko filiazioa aurkaratzeko 171/2018 hitzezko judizioaren autoak. Eskatzailea D.V.M.V. izan da, Lorenzo letraduak lagunduta eta Carrasco prokuradoreak ordezkatuta, Mayara Silva Ramos auzi-iheslariaren aurka. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du.

EPAITZA

Baietsi egiten dut XXXXXren ezkontzaz kanpoko aitarengandiko filiazioa aurkaratzeko demanda. Eskatzailea D.V.M.V. izan da, Lorenzo letraduak lagunduta eta Carrasco prokuradoreak ordezkatuta, Mayara Silva Ramos auzi-iheslariaren aurka. Ministerio Fiskalak ere parte hartu du. Ildo horretatik, 2017ko martxoaren 10eko orri-bazterreko oharra ezeztatzeko edo zuzentzeko agintzen dut. Ohar hura Vitoria-Gasteizko Erregistro Zibilean jaiotza-inskripzioan idatzi zen, 1. atalean, 798. liburukian, 149. orrian; XXXXX adingabearentzat soilik balioko du, jatorrizko abizenei eutsita.

Gainera, prozeduran sortutako kostuak berariaz ezartzen zaizkio Mayara Silva Ramosi.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa Vitoria-Gasteizko Erregistro Zibilera.

Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. art.).

XXXXX eta Mayara Silva Ramos demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hemezortziko uztailaren hogeita lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala