Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4744

EDIKTUA, kontratu bat deuseztatzeari buruzko 221/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 221/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Asuncion Larretxea Aginaga.

Abokatua: Eva Maria Cestafe Lete.

Prokuradorea: Eva Apesteguía Rodríguez.

Demandatua: Charles Joel eta Bright Osaterin Edemakhiota.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-04-25ean. Hona hemen epaitza:

«EPAITZA

Osorik ezesten dut Eva Apesteguia auzitegietako prokuradoreak María Asunción Larretxea Aginagaren izenean jarri duen demanda. Beraz, absolbitu egiten ditut demandatuak auzi-jartzaileak euren aurka aurkeztutako uzi guztietatik.

Auzi-jartzaileak ordaindu beharko ditu kostuak.»

Charles Joel demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2018ko irailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala