Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4742

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 122/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 122/2018 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, M.C.S.L.-k eskatuta, Ndiaye Dieng Mbaye Mbaye-ren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

Epaitza

Baiesten dugu M.C.S.L.-k Ndiaye Dieng Mbaye Mbaye-ren aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen da alderdi demandatzaileari 344,19 euro gehi zenbateko horren legezko interesak ordaintzera: kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ndiaye Dieng Mbaye Baye demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eta Ndiaye Dieng Mbaye Baye demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau.

Durango (Bizkaia), 2018ko irailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala