Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4735

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 155/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako bideratutako 155/2017 prozeduran, epaia eman da, bi mila eta hemezortziko apirilaren hamarrean. Jose Luis Valdiviezo Romero interesdunak eskuragarri dauka epai horren kopia, bulego judizial honetan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz Bizkaiko Probintzia Auzitegiari (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailu eta kontsignazio kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Luis Valdiviezo Romero demandatuari behar bezala jakinarazteko, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko apirilaren hamabian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala