Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4733

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 754/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian, 754/2014 hitzezko prozedura bideratu da, Inversiones Vega Baja, S.L.k eskatuta, Liria Rodenas Montororen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta. Era berean, epaia argitzeko autoa ere eman da; hauek dira autoaren xedapenak:

16/15 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Data: 2015eko otsailaren 2a.

Alderdi demandatzailea: Inversiones Vega Baja, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Margarita Barreda Lizarralde.

Alderdi demandatua: Liria Rodenas Montororen jaraunspen jasogabea eta jaraunsle ezezagunak

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Baiesten dut Maseres Sánchez prokuradoreak, Inversiones Vega Baja, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan, Liria Rodenas Montororen jaraunspen jasogabearen eta jaraunsle ezezagunen aurka jarritako demanda, eta, horrenbestez, aipatutako demandatua kondenatzen dut 2.405,64 euro, adostutako interesak eta ezarritako kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta Xedapen Iragankor Bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean jarri.

XEDAPENAK

1.– Erabaki da prozedura horretan 2015-02-05ean emandako epaia zuzentzea, honela: Inversiones Vega Baja, S.L.ren izenean eta ordezkaritzan jardun duen prokuradorea –prozedurako alderdi auzi-jartzailea– Margarita Barreda Lizarralde prokuradorea da.

Sar bedi ebazpen hau epaien liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Eta Liria Rodenas Montororen jaraunspen jasogabeari eta jaraunsle ezezagunei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), 2018ko ekainaren 11n.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala