Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

UNIBASQ-EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATEA EBALUATU ETA EGIAZTATZEKO AGENTZIA
4731

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: «Ebazpena, 2018ko ekainaren 27koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaileen banakako ordainsari-osagarriak ebaluatzeko eta esleitzeko protokoloa argitara ematen den».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du ezen argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretan, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Era horretako hutsak aurkitu dira ebazpen honetan: «Ebazpena, 2018ko ekainaren 27koa, Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle eta ikertzaileen banakako ordainsari-osagarriak ebaluatzeko eta esleitzeko protokoloa argitara ematen den». Ebazpen hura 2018ko irailaren 7ko EHAAn argitaratu zen, 173. zenbakian. Horregatik, dagokion zuzenketa egiten da:

Laburpenean, 2018/173 Laburpena (2/1) orrialdean, eta ebazpenaren tituluan, honela dio:

«EBAZPENA, 2018ko ekainaren 27koa...»

Baina honela esan behar du:

«EBAZPENA, 2018ko abuztuaren 21ekoa...».

Eta sinadura-aurrean, 2018/4448 (24/22) orrialdean, honela dio:

«Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 27a.»

Baina honela esan behar du:

«Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 21a.»


Azterketa dokumentala