188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4725
EBAZPENA, 2018ko irailaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez lehiakide bat unibertsitateko irakasle titular izendatzen baita. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA).
2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Eneko Solaberrieta Mendez jauna (NAN: 72454631-P) unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Jakintza-arloa: «Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa». Kodea: TUC8/1-D00136-22. Saila: Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak. Ikastegia: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: hirueleduna (euskara/gaztelania/ingelesa). Arduraldia: osoa.
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2018ko irailaren 19a.
Errektorea.
Eskuordetzaz (Errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.