Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

188. zk., 2018ko irailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4724

EBAZPENA, 2018ko irailaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, zeinaren bidez lehiakide bat unibertsitateko irakasle titular izendatzen baita. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez egin zen (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA).

2018ko maiatzaren 14ko Ebazpenaren bidez (2018-05-26ko BOE eta 2018-06-08ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatzen diren dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiaren 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, Unibertsitateen 6/2001 abenduaren 21eko Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoak erabilita ere:

Jaime Jiménez Verde jauna (NAN: 306010772P) unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Jakintza-arloa: «Teknologia Elektronikoa». Kodea: TUC8/1-D00237-21. Saila: Teknologia Elektronikoa. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntza-eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa.

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2018ko irailaren 19a.

Errektorea.
Eskuordetzaz (errektorearen 2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala