Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2018ko irailaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4666

EBAZPENA, 2018ko irailaren 11koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita 2018-2019 ikasturtean Irale programaren Hezkuntza Sailordetzaz kanpoko ikastaroetan parte hartzeko onetsiak izan diren ikasketa-elkarteen behin betiko zerrenda.

Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko jarduerez dihardu (1994ko otsailaren 11ko EHAA), eta honela dio bere 23. ataleko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.

Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko ekainaren 19ko Aginduak (2018ko uztailaren 3ko EHAA) 2018ko udarako eta 2018-2019 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta horietan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Behin betiko onestea ondoren zerrendatzen diren ikasketa-elkarteok Irale programaren 2018-2019 ikasturtean irakastorduz kanpo eskainiko diren ikastaroetarako, lurralde historiko hauetan:

Araba:

Euskaraz Kooperatiba Elkartea-Arabako AEK

Hegoalde euskaltegia

IKA Gasteiz

Udaberria euskaltegia

Bizkaia:

Aita Villasante udal euskaltegia

Aurten Bai-Zornotzako Barnetegia

Barakaldoko euskara udal erakundea

Bilbo Zaharra euskaltegia

Euskal Irakaslegoa-Deustuko Unibertsitatea

Euskaraz Kooperatiba Elkartea-Bizkaiko AEK

Gabriel Aresti euskaltegia

Getxoko udal euskaltegia

Juan Mateo Zabala euskaltegia

Labayru Ikastegia

Ulibarri euskaltegia

Gipuzkoa:

EBETE Hizkuntza-Zerbitzuak Ikasketa Elkartea Koop. txikia

Emun, Koop. E.

Errenteriako udal euskaltegia

Euskal Herriko Ikastolak Sociedad Cooperativa Europea

Euskaraz Kooperatiba Elkartea-Gipuzkoako AEK

Gipuzkoako Bertsozalez Elkartea

Huhezi Koop. E.

Ilaz Konstituzioko Ikastetxea S. Koop.

Soziolinguistika Klusterra

Urtxintxa Aisialdiko Eskola Gipuzkoa

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jar diezaioke Hezkuntzako sailburuari, ebazpena Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taulan jakinarazi eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratu eta hurrengo egunetik izango du jakinarazpen-eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 11.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala