181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4588
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita interesdunak 2016ko otsailaren 10ean salatutako gatazkari buruz Ikertzaile Taldeak egin dituen jarduerei buruzko txostena.
Interesdunari berari txosten horren berri emateko ahaleginak egin dira, baina ez da lortu. Hori dela eta, iragarki hau argitaratu da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betez.
Hala jakinarazi da, atxikitako eranskinean adierazitako interesdunak horren berri izan dezan; interesdunari zuzenean eta banaka egindako jakinarazpentzat joko da hau, ohartarazpen hau eginda:
15 egun balioduneko epea dago, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, adierazitako Txostena jasotzeko. Txostena eskuragarri dago Osakidetzako Barrualde-Galdakao ESIaren Pertsonaleko Zuzendaritzan. Helbidea: Galdakao-Usansolo Ospitalea, Labeaga auzoa 46 A, Galdakao (Tel.: 944007058).
Galdakao, 2018ko irailaren 11.
Pertsonaleko zuzendaria,
MIREN JOSU ORMAETXEA LEGARRETA.