181. zk., 2018ko irailaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4572
919/2018 EBAZPENA, irailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Rosa María Blanco Zapata andrea izendatzen baita Gorliz Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko.
Gorliz Ospitaleko Erizaintzako zuzendari lanpostua betetzeko deialdia aztertu da; deialdi hori Zuzendaritza Nagusi honen uztailaren 18ko 742/2018 Ebazpenaren bitartez egin zen, eta 2018ko abuztuaren 7ko EHAAn argitaratu (151. zenbakia).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haren baldintza profesionalak baloratu ere, jasotako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak aztertuta, Rosa M.ª Blanco Zapata andrea deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek hau
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Rosa M.ª Blanco Zapata andrea Gorliz Ospitaleko Erizaintzako zuzendari izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen honek 2018ko irailaren 12tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.