180. zk., 2018ko irailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
4567
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak 2018-453 espedientean egindako errekerimendua, izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa.
Aipatutako errekerimendua jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesduna Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzara bertaratu daiteke (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia), 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta hor eskuratu ahal izango du eskatu zaion dokumentazioaren zerrenda jasotzen duen jakinarazpena.
2.– Jakinarazpena jasotzeko aipaturiko epean bertaratu ezean, prozedurari jarraipena emango zaio bestelako izapiderik gabe, eta dagokion ebazpena ere emango da.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Erandio, 2018ko irailaren 12a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.