180. zk., 2018ko irailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4565
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2018ko apirilaren 10eko Ebazpena. Jakinarazpen horren bidez ebazten da 20-TU-Q-2018-00009 erreklamazioa artxibatzea.
Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Aztertu da Itziar Laka Mugarzak NH Aranzazu hotelaren aurka aurkeztutako erreklamazioa, eta erabaki da, eskumen espezifikoa dela eta, Elebide hizkuntz eskubideak bermatzeko zerbitzuari bidaltzea erreklamazio hori, erakunde horri dagokiolako hori ezagutzea, aztertzea eta ebaztea.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2018ko abuztuaren 21a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.