Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2018ko irailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4564

IRAGARKIA, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 04/18-G-TAB zehapen-prozeduran emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpena Jorge Carrera Outeiral jaunari, (Ongi Etorri establezimendua, Errenteria kalea 3, Pasaia, Gipuzkoa). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2018ko uztailaren 17an ebazpena eman dela, osasun-araudia hausteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa ipini ahalko zaio aipatu sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan. Halaber, egoki irizten zaion beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago honako helbide honetan: Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).

– Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean, gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu ondoren, premiamendu bidez ordainaraziko da, indarrean dauden xedapenen arabera, dagozkion gainordainak jarrita.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2018ko irailaren 7a.

Osasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JON ETXEBERRIA CRUZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala