180. zk., 2018ko irailaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 3 orri.)
- EPUB (204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4563
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita jasotako osasun-zerbitzuengatik zor diren tasen zerrenda.
Aipatutako likidazioak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Gainera, interesdunari jakinarazten zaio honako epe hauek dituela zor duen zenbatekoa borondatezko aldian ordaintzeko:
a) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 1etik 15era bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 5era arte, eta hilaren 5a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.
b) Likidazioaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean hilaren 16tik azken egunera bitartean argitaratzen bada, iragarkia argitaratu den egunetik hurrengo hilaren 20ra arte, eta hilaren 20a balioduna ez bada, hurrengo lehenengo egun baliodunera arte.
Zorra borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidera joko da, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamenduaren 59. artikuluari jarraituz.
Zor horri buruzko argibideak Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan emango dira (Recalde zumarkalea 39A).
Jakinarazten den likidazioarekin ados ez badago, errekurtso hauetako bat jarri ahal izango du, baina ez biak batera:
1.– Berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten diren likidazioak agindu dituen organoari jar dakioke, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Zerga Lege Orokorraren 223. artikuluari jarraituz.
2.– Erreklamazio ekonomiko-administratiboa, aurrekoaren epe berean, Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, Zerga Lege Orokorraren 235. artikuluan eta Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegia sortu eta eratzen duen 14/1983 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.
Errekurtso bata zein bestea aurkeztu, egintza administratiboa berdin-berdin betearaziko da, ez bada bermatzen, errekurtsoa aurkezteko unean, zorra Zerga Lege Orokorrean ezarritako eran ordainduko dela.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2018ko ekainaren 29a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.
(Ordezkapena, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren xedapen gehigarrian ezarritako ordezkapen-araubidearen arabera).
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,
FÁTIMA ANSOTEGUI ELORDI.