Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

180. zk., 2018ko irailaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4560

EBAZPENA, 2018ko irailaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak 2018an eta 2019an egiteko diru-laguntzak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2018ko maiatzaren 3ko Aginduaren bidez (maiatzaren 22ko EHAA, 97. zk.), euskal kultura-ondarearen babesaren arloari aplikatutako ikerketa-lanak 2018an eta 2019an egiteko diru-laguntzetarako deialdia arautu zen.

Eskabideak aurkezteko epea, aipaturiko aginduaren 8. artikuluaren arabera, 2018ko ekainaren 22an amaitu zen.

Aginduaren 13. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu ondoren eta eskabideak aztertu eta gero, laguntzak esleitzeko ebazpen-proposamena eman zuen 2018ko uztailaren 12an, eta horrekin batera, aginduaren 15. artikuluaren araberako balorazio-irizpideak aditzera eman zituen.

Balorazio Batzordeak egindako proposamena ikusita eta aginduaren 16. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren eskatzaileei bertan agertzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena.– Diru-laguntza ukatzea II. eranskinean agertzen diren pertsonei, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Hirugarrena.– Ez onartzea III. eranskinean agertzen diren eskabideak, bertan azaltzen diren arrazoiak direla eta.

Laugarrena.– Onuradunak diru-laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzen mendean geratzen dira, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerako baldintza orokorren mendean ere.

Bosgarrena.– Diru-laguntzaren xede diren proiektuek 2018ko ekitaldian hasita egon edo hasi behar dute eta 2019ko urriaren 4a baino lehen amaitu. Gauzatzeko epea ezingo da atzeratu edo luzatu data horietatik aurrera.

Seigarrena.– Emandako diru-laguntzen ordainketa honela egingo da, aginduaren 19. artikuluan xedatutakoari jarraituz:

a) Lehenengo zatian, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da esleitzen den unean, betiere berariaz uko egiten ez bazaio.

b) Gainerako % 50a, gastua justifikatu ondoren, diru-laguntzaren indarraldia amaitzean eta aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztuta egingo da.

Zazpigarrena.– Diruz lagundutako jarduerak gauzatu direla justifikatzeko eta likidazioa egiteko, aginduaren 20. eta 21. artikuluetan ezarritakoa beteko da. Edozein kasutan, 2018ko urriaren 4a izango da diru-laguntza jaso duten proiektuen egiaztagiriak aurkezteko epearen azkeneko eguna.

Zortzigarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak ezartzen duenarekin bat.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, interesdunek ebazpena jasotzen eta biharamunetik aurrera edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

I. ERANSKINA
EMANDAKO DIRULAGUNTZA-ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
UKATUTAKO DIRULAGUNTZA-ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)
III. ERANSKINA
EZ ONARTUTAKO DIRULAGUNTZA-ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala