Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2018ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKO TRENBIDEAK SAU
4551

IRAGARKIA, Euskotreneko aseguru pribatuen kontratazioan bitartekotasun eta aholkatze zerbitzuaren kontrataziorako lehiaketa publikoa deitzen duen lizitazioarena.

1.– Erakunde kontratatzailea.

a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Txostenaren zenbakia: P10026785.

b) Xedearen deskribapena: aseguru pribatuen kontratazioan bitartekotasun eta aholkatze zerbitzuaren kontratazioa (2019-2020).

c) Burutzapen/emate tokia: Euskadi.

d) Burutzapen epea: urte 2, urte 1eko luzapenaren aukerarekin.

e) Loteak: bai, 4.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Lehiaketa honen lizitazioaren gehiengo aurrekontua milioi bat seiehun eta laurogeitabost mila eurokoa da, (1.685.000,00), BEZ kanpo. Ondoren adierazten den bezala loteen artean banatuta:

I. lotea: ondarezko arriskuak ondasun higigarri eta higiezin guztiena material mugikorra eta instalazioak barne, eta bere jardueratik, ondasunetik, lanetatik edo bestelako edozein egoeragatik erantzukizun zibiletik datozen arriskuak. 300.000 euro.

II. lotea: arrisku pertsonalak istripuei eta langilearen bizitzari dagokionak. 900.000 euro.

III. lotea: ondarezko, pertsonalezko eta erantzukizun zibileko arriskuak motorrezko ibilgailuen erabileratik datozenak (autobusak eta automobilak). 400.000 euro.

IV. lotea: trenbideko, tranbiako eta funikularreko bidaiarien derrigorrezko segurua. 85.000 euro.

Kontratuaren estimatutako balioa, argitalpen ondorioetarako, % 40ko gehienezko ustezko luzapenak eta handitzeak barne, 7.077.000 eurokoa dira, (BEZ kanpo).

5.– Bermeak: Baldintza Pleguen arabera.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortu: Euskotreneko Kontratugilearen Profila.

7.– Kontratistaren berariazko baldintzak: baldintza agirien arabera.

8.– Eskaintzen aurkezpena edo parte hartze eskaerak:

a) Aurkezpenaren azken eguna: 2018ko urriaren 22an eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkezteko tokia: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea, 6. 48006 - Bilbao.

c) Enpresa lizitatzailea eskaintza mantentzen derrigortuta dagoen epea: 3 hilabete.

9.– Bestelako informazioak: administrazio klausulen agirietan emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu, bakoitzak dagokion zatian.

Bilbao, 2018ko uztailaren 6a.

Zuzendari Nagusia,

MANUEL LEZA OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala