Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2018ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4545

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den araudia bete ez izana (EBI804 erregistro-zenbakia).

Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea turismo-erabilerarako etxebizitzei aplikatzekoa den araudia bete ez izana; baina, ez-betetze horren ondorioz, ezin da segitu deklaratutako turismo-jarduera gauzatzen. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

EGINTZAREN LABURPENA

Iñigo Iturralde Chocarlori jakinaraztea, jardueraren titular den aldetik, ez duela betetzen aplikatzekoa den araudia, turismo-erabilerarako bere etxebizitzari dagokionez.

Iñigo Iturralde Chocarlori 15 egun balioduneko epea ematea espedientearen eduki osoa ikusi eta bere eskubide eta interesen aldeko alegazioak aurkez ditzan, sail honen lurralde-bulegoan (Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbao).

Eranskinean adierazitakoa jakitun jartzeko ematen da argitara hau.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko abuztuaren 16a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ECHEVARRIA GARCÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala