179. zk., 2018ko irailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (205 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
4544
IRAGARKIA, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bidez, borondatezko erretiroengatik primak/indemnizazioak eskatzeko erreklamazioak ezesten zaizkie eranskinean zehaztutako pertsonei.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Emandako ebazpenek ez dute administrazio bidea amaitzen, eta haien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, betiere urriaren 1eko 39/2015 legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 6a.
Langileak Kudeatzeko zuzendaria,
JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.