Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2018ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4542

EBAZPENA, 2018ko maiatzaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordearena, Euskal Herriko Unibertsitateak, Bragançako Institutu Politeknikoak eta Leongo Unibertsitateak elkarrekin eskaintzen duten «Unibertsitate masterra: Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea» ikasketetako ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak zehazten du zer prozedura bete behar den dagoeneko egiaztatuak izan diren ikasketa planak aldatzeko, eta, beraz, horrekin bat etorrita eta Gaztela eta Leongo Unibertsitate Sistemaren Kalitaterako Agentziak (ACSUCyL) aldeko txostena eman ondoren,

Errektoreak, bat etorrita Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoak 35. artikuluan zehaztutakoarekin (4/2007 Lege Organikoak emandako idazkera), hau

EBAZTEN DU:

Agindua ematea argitaratzeko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak, Bragançako Institutu Politeknikoak eta Leongo Unibertsitateak elkarrekin eskaintzen duten «Unibertsitate masterra: Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea» ikasketetako ikasketa planean egindako aldaketak, erabaki honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo erabaki honen bidez, beraz, 2014ko maiatzaren 19ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2014ko ekainaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ikasketa plana aldatzen da.

Ikasketa planean egindako aldaketa 2015-2016ko ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

Leioa, 2018ko maiatzaren 25a.

Errektorea,

NEKANE BALLUERKA.

Eskumenak eskuordetuta (2017ko urtarrilaren 25eko Ebazpena, 2017-02-03ko EHAA)

Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko errektoreordea,

ARACELI GARÍN MARTÍN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala