Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2018ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
4541

EBAZPENA, 2018ko irailaren 6koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita 2018. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordea.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2018ko uztailaren 3ko Aginduaren 9. artikuluko 3. apartatuan ezarritako eskuduntzak direla bide, eta 2018. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdia ebatziko duen hautaketa-batzordeko kideak izendatzeari dagokionez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2018. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko buru izendatzea Merkataritzako zuzendaria, Juan Emilio Andrades García.

Bigarrena.– Honako hauek izendatzea 2018. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko bokal:

a) Juan Carlos Ortuondo Rocandio, Merkataritza Zuzendaritzako teknikaria.

b) Pilar Zorrilla Calvo, EHUren ordezkari (beken programan sailari laguntzen dion erakundea)

c) Julia Dieguez Pérez, merkatarien elkarteen ordezkari.

Hirugarrena.– 2018. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko idazkari izendatzea Merkataritza Zuzendaritzako teknikari den Estíbaliz Martínez Ocio.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari. Hilabeteko epea izango du horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 6a.

Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,

ISABEL MUELA LOPEZ.


Azterketa dokumentala