179. zk., 2018ko irailaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
4540
AGINDUA, 2018ko irailaren 12koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2018-2019 ikasturteari dagokion ikastetxeei buruzko informazioa eredu bateratuaren bidez biltzeari buruzkoa.
Hezkuntza-plangintza eta kudeaketa arloetako beharrei erantzun ahal izateko eta estatistika ondorioetarako, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan, 2018-2019 ikasturteari buruzko informazio bateratua bilduko da. Horregatik, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren eta Hezkuntza Sailburuordetzaren proposamenez, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Beren egoitzak Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten unibertsitateaz kanpoko ikastetxe guztiek, Hezkuntza Sailaren aplikazioak erabiliz, Eskola Jarduera, Ordutegiak, Espediente Akademikoa, Notak eta Faltak (akta finalak) eta HPB-Hezkuntza Premia Berezia izenpean antolatu diren galdera zerrendei edo dokumentuei erantzun beharko diete, eta zehaztasunez eta egiatasunez bete.
Bigarrena.– Ikasturtean zehar, Hezkuntza Sailak zer galdeketa bete behar diren komunikatuko dio ikastetxe bakoitzari, eta epeak eta prozedura egokiak adieraziko.
Hirugarrena.– Ikastetxeko zuzendariak gainbegiratu beharko du ereduak nola bete diren, izan ere, honek bermatzen baitu ematen den informazioaren egiazkotasuna. Dokumentuak bete ondoren, hala behar bada, ezarritako prozedurak eta epeak errespetatuz, aurkeztu behar dira, eta, ondoren, behar denean, berrikusteari ekingo zaio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, Hezkuntzako sailburuordeari eta Hezkuntzako lurralde-ordezkariei baimena ematen zaie agindu honetan ezartzen dena garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek eragina izango du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 12a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.