Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2018ko irailaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

HEZKUNTZA SAILA
4536

EBAZPENA, 2018ko irailaren 6koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako azterketa-batzorde bateragilea izendatzen duena.

Ebazpen honen xedea da hezkuntzako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen Ebaluazio Batzorde Bateragilea izendatzea, betiere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduak 12. artikuluan dioenari jarraituz.

Horregatik, hizkuntza-eskakizunen azterketak garaiz eta zuzen antolatu ahal izateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honen bidez, Irakasleen Hizkuntza Eskakizunetarako Azterketa Batzorde Bateragilea izendatzen da.

2. artikulua.– Batzorde Bateragilea honako kide hauek osatuko dute:

– Ibon Olaziregi Salaberria jauna, lehendakaria.

– Maite Bernaola Etxebarria andrea, idazkaria.

– Maiteder Erkiaga Laka andrea, HAEE-IVAPen izenean.

– Josune Erauskin Olanga andrea, Arabako azterketa-batzordearen burua.

– Bittor Goti Argiñano jauna, Bizkaiko azterketa-batzordearen burua.

– Pello Aranburu Mujika jauna, Gipuzkoako azterketa-batzordearen burua.

3. artikulua.– Azterketa Batzorde Bateragilerako ordezkoak hauek dira: lurraldeetako azterketa-batzordeetan idazkari-lanak egiten dituzten aztertzaileak.

4. artikulua.– Batzorde Bateragilea da hizkuntza-eskakizunen azterketa guztien arduradun, Hezkuntza Sailak horretarako eman dituen arauzko erabakien ildotik. Lurraldeko batzordeburuei dagokie, bestalde, Azterketa Batzorde Bateragilearen xedapenak beren lurraldean ezartzea eta lurralde horretako azterketa-prozeduraren ardura.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 6a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN MAITE ALONSO ARANA.


Azterketa dokumentala