178. zk., 2018ko irailaren 14a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4523
ERABAKIA, 2018ko uztailaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluarena, indarrik gabe uzteko dena 2017ko abenduaren 14ko erabakia, zeinaren bidez onartu baitzen handitzea aldi baterako enplegua egonkortzea helburu zuen irakasle-ikertzaileentzako 2017ko Lan Eskaintza Publikoaren plaza kopurua.
Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak 2017ko abenduaren 14an hartutako erabakiaren bidez (2017-12-21eko EHAA) onartu zen handitzea irakasle-ikertzaileentzako 2017ko Lan Eskaintza Publikoaren plaza kopurua, aldi baterako enplegua egonkortzeko.
Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Pertsonaleko Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiaren 2017-12-22ko idatziaren bidez, erabaki horri buruzko informazio gehiago eskatu zitzaion unibertsitateari.
UPV/EHUko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeak erantzun zuen, 2018-01-17ko data zuen txostenaren bidez.
Pertsonaleko Kostuen eta Pentsio Publikoen Zuzendaritza Nagusiren 2018-02-16ko idatziaren bidez, administrazio honi jakinarazi zitzaion emandako azalpenak ez zirela nahiko, eta erabakia aldatzea edo indargabetzea eskatu zitzaion. Gainera, jakinarazi zen hori egin ezean Estatuko Abokatutzari eskatuko zitzaiola errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan.
Horregatik guztiagatik, Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.– Indarrik gabe uztea Gobernu Kontseiluaren 2017ko abenduaren 14ko erabakia, zeinaren bidez onartu baitzen 39 plaza gehitzea UPV/EHUko irakasle-ikertzaileentzako 2017ko Lan Eskaintza Publikoaren plaza kopuruari, aldi baterako enplegua egonkortzeko.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian txertatzea.
Leioa, 2018ko uztailaren 12a.
Errektorea,
NEKANE BALLUERKA LASA.
Idazkari nagusia,
PEDRO MARÍA IRIONDO BENGOA.