Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2018ko irailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4456

IRAGARKIA, 2018ko irailaren 3koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita desjabetze-espediente bateko zenbatekoen kontsignazioa.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, zuzenean jakinaraztea lortu ez delako, eta «Portugaleteko 1. HLFG Hiri Lurzoru Finkatugabeko Arearen Hiri Antolamendurako Plan Berezia, I. Fasea» deritzon desjabetze-espedientearen eraginpeko 10. finkari dagokion balio justua ordaindu ezin izan delako. Iragarki honen bidez jakinarazten da Euskadiko Gordailu Kutxa Nagusian kontsignatu dela aipatutako proiektuak finka horretan eragindako kalteari dagokion balio justua, eta haien eskura geratzen dela, jabetza egiaztatu bezain laster emateko.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 3a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala