Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

173. zk., 2018ko irailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
4455

IRAGARKIA, 2018ko irailaren 3koa, Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita desjabetze-espedientean okupazio-akta egiteko izapidea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluari jarraikiz, iragarki hau argitaratzen da, bestela egitea ezinezkoa izan delako. Iragarki honen bidez, «Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetako 734.01 Betearazpen Unitatea, III. Fasea» desjabetze-espedientearen eraginpeko ondasunen eta eskubideen okupazio-aktak egiteko izapidearen deialdia jakinarazten zaie eraginpeko jabeei.

Interesdunak Etxebizitzaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Kale Nagusia 85, 6. solairua, Bilbao), 2018ko irailaren 20an, goizeko 9,00etan, espedientearen eduki osoa ezagutzeko eta dagokion okupazio-akta sinatzeko.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko irailaren 3a.

Etxebizitza eta Arkitekturako zuzendaria,

PABLO GARCIA ASTRAIN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala