156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
4250
IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, zeinaren bidez jakinarazten baita ETSko bulegoetan eta bestelako egoitzetan arotzeria lanak egiteari buruzko lizitazioaren esleipena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: arotzeria lanak ETSko bulegoetan eta bestelako egoitzetan.
c) Buletin edo Aldizkari Ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2018ko martxoaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 48. zk.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita lau mila (64.000,00) euro, BEZa kanpo.
5.– Esleipena.
a) Data: 2018ko apirilaren 19a.
b) Esleipenduna: Xaygor, S.L.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita hiru mila eta berrogei (63.040,00) euro, BEZa kanpo.
e) Egikaritzeko/entregatzeko epea: lau (4) urte.
Bilbao, 2018ko maiatzaren 3a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.