Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO BILBOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4249

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 89/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

16/18 EPAIA JAKINARAZTEKO ZEDULA

Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Arloko Bilboko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 89/2016 prozedura bideratu da, Mónica Elizabeth Sabando Cevallos andreak eskatuta, Humberto Salomón González González jaunaren aurka, eta 16/2018 epaia eman da, 2018ko ekainaren 27an.

Humberto Salomón González González demandatuari jakinarazten zaio eskuragarri duela epai horren kopia epaitegi honetako Idazkaritzan.

Ediktu hau ematen da argitara dadin Bulego Judizialeko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Humberto Salomón González González demandatuari behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko uztailaren hamabian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala