Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4246

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 394/2018 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zibileko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: hitzezko judizioa 394/2018.

Demandatzailea: 4Finance Spain Financial Services, S.A.U.

Abokatua: Miguel Remon Navarro.

Prokuradorea: Maria Concepcion Mendoza Abajo.

Demandatua: Ainhoa Rodriguez Nuñez.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2018-07-04an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:

EPAITZA

Baiesten dut 4Finance Spain Financial Services, S.A.U.k jarritako demanda, eta, beraz, Ainhoa Rodríguez Nuñez kondenatzen dut honako hauek ordaintzera: 360 euro, gehi 2018ko apirilaren 24tik epaia eman den egunera arte sortutako legezko interesak, eta epaia eman den egunetik ordainketa egin arte sortutako PZLren 576. artikuluko interesak.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamazortziko uztailaren lauan.

Ainhoa Rodriguez Nuñez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka ezin da jarri errekurtsorik.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 5a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA


Azterketa dokumentala