Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4244

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 67/2018 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: adostasunik gabeko 67/2018 dibortzioa.

Demandatzailea: Jose Angel Gutierrez Dorronsoro.

Abokatua: Carlos Zaldua Azurmendi.

Prokuradorea: Juan Ramon Alvarez Uria.

Demandatua: Concepcion Briones Arrieta.

Judizio horretan, epaia eman zen 2018-06-20an, eta hau da haren epaitza:

«Baietsi egiten dut Juan Ramón Álvarez Uría prokuradoreak José Ángel Gutiérrez Dorronsoro-ren izenean eta ordez adostasunik gabeko dibortzioaren gainean jarri duen demanda, Concepción Briones Arrieta-ren aurkakoa; horrenbestez, deseginda geratzen da, dibortzioagatik, bien arteko ezkontza-lotura, eta senar-emazteek elkarri emandako ahalmenak eta adostasun guztiak errebokatzen dira, eta, kontrakorik hitzartu ezean, bertan behera uzten da etxe-ahala baliatuz ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotesteko aukera; ez da ezartzen kostuei buruzko kondenarik.»

Concepcion Briones Arrieta demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulegoan.

Irun (Gipuzkoa), 2018ko uztailaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala