Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4238

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 294/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Isabel Langara Garcia Etxabek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 294/2017-D prozedura bideratu da, Susana Borja Borja-k eskatuta, Isaac Jimenez Dual-en aurka. Prozedura horretan, epaia eman da. Interesdunak eskuragarri dauka epai horren kopia, bulego judizial honetan.

Isaac Jimenez Dual demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko uztailaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala