156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4237
EDIKTUA, 833/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 833/2017 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Aseguruen Konpentsazio Kontsortzioa.
Abokatua.
Prokuradorea.
Demandatua: Rafael Javier Reyes Seijido.
Gaia:
Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-21ean. Hona hemen epaitza:
Baietsi egiten dut Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak aurkeztutako demanda, eta Rafael Javier Reyes Seijido kondenatzen dut 51.581,83 euro ordaintzera, gehi legezko interesak, gaurtik aurrera bi puntuz gehituta eta osorik ordaindu arte. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.
Rafael Javier Reyes Seijido demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.