Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4236

EDIKTUA, 218/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Balmasedako Lehen Auzialdiko 1. zenbakiko Epaitegian 218/2017 prozedura arrunta bideratu da, Rosario Rodriguez Echevarria eta Manuel Maria Rodriguez Villanueva jaun-andreen jaraunspen-erkidegoak eskatuta, Antonia Arena Aguinaco eta Manuel Arena Aguinaco jaun-andreen jaraunspen jasogabearen aurka, jabari baten eskuratze-preskripzio arrunterako deklarazio-egintza dela eta. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

52/2018 EPAIA

Epailea: Patricia Navas Catala andrea.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia)

Eguna: bi mila eta hamazortziko ekainaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Rosario Rodriguez Echevarria eta Manuel Maria Rodriguez Villanueva jaun-andreen jaraunspen-erkidegoa.

Abokatua: Oscar Monje Valmaseda eta Oscar Monje Valmaseda.

Prokuradorea: Maria Pilar Aguirregomozcorta Echezarreta eta Maria Pilar Aguirregomozcorta Echezarreta.

Alderdi demandatua: Antonia Arena Aguinaco eta Manuel Arena Aguinaco jaun-andreen jaraunspen jasogabea.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: betebeharrak.

EPAITZA

Baiesten dut Aguirregomozcorta Echezarreta prokuradoreak Manuel María Rodríguez Villanueva jaunaren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako demanda, Antonia Arena Aguinaco eta Manuel Arena Aguinaco jaun-andreen jaraunspen jasogabearen aurkakoa. Hori dela eta, honako hau deklaratzen dut:

● Rosario Rodríguez Echevarría andreak ohiz besteko eskuratze-preskripzio bidez lortu duela Lanestosako 82 zenbakidun finkaren jabari osoa duela (Balmasedako Jabetza Erregistroa, 12. liburukia, 164. orria, 1. liburua), ekintza honen gaia baita.

● Jabari horrekin bat ez datorren erregistro-inskripzioa ezestea erabaki da, eta erregistro-edukian beharrezko zuzenketak egiteko agintzen da, Rosario Rodríguez Echevarría andreari inskribatzeko; horretarako, epailearen agindua bikoiztuta bidali beharko da Balmasedako Jabetza Erregistrora, preskripzioak eragina baitu erregistroko titularren kontra ere, Hipoteka Legearen 36. artikuluaren babesean.

● Agindu bedi finkaren jabaria Rosario Rodríguez Echevarría andrearen alde inskribatzeko.

● Kostuak ordaintzera kondenatzen da demandatua.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Antonia Arena Aguinaco eta Manuel Arena Aguinaco jaun-andreen jaraunspen jasogabea demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Balmasedan (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko ekainaren hogeita bian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala