Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4235

EDIKTUA, exequatur-ari buruz bideratutako 353/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatutako prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

16/2018 AUTOA

Epailea: Maria Laguna Muro.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamazortziko otsailaren seia.

XEDAPENAK

Bi mila eta hamaseiko maiatzaren 4ko epaiaren ebazpena aitortzen da, Solidaridad-eko barruti judizialeko lehenengo auzialdiko hitzezko familia-epaileak emana –Playa del Carmen, Quintana Roo, Mexiko–, eta, horrenbestez, Jose Maria Garcia Rodriguez-en eta Mary Carmen Peralta Sanchez-en arteko dibortzioa dekretatzen da, eta behin betiko onartzen da, baldintza guztiekin, ezkontideek bi mila eta hamaseiko martxoaren hogeita hiruan egin zuten hitzarmena.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (1830 0000 02 035316). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xg).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura.

Justizia Administrazioaren letraduaren sinadura.

Mary Carmen Peralta Sanchez-en bizilekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2018ko ekainaren 28a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala