156. zk., 2018ko abuztuaren 14a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
4232
AGINDUA, 2018ko uztailaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2018ko ekainaren 13ko Agindua, diru-laguntzak ematea arautzen dituena 2018ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan jarduera fisikoa sustatzeko.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatzen denez, testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Gisa horretako hutsa atzeman da honako agindu honen testuan: Agindua, 2018ko ekainaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematea arautzen baita 2018ko ekitaldian Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan jarduera fisikoa sustatzeko; agindu hori 2018ko uztailaren 2ko EHAAn argitaratu zen (126. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2018/3418 (18/4) orrialdeko 4. artikuluan,
honela dio:
«a) Langile-kostuak ordaintzekoak.»
baina honela esan behar du:
«a) Langile-egitura egonkorra sortzeak edo mantentzeak dakartzan langile-kostuak ordaintzera bideratuak.»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 27a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.