Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2018ko abuztuaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4134

IRAGARKIA, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2018ko ekainaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, borondatezko erretiroarengatik prima/indemnizazio eskatzeko erreklamazio bat ezesten da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Emandako ebazpenak ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, betiere urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako ebazpenaren testu osoa eskuragarri dago Hezkuntza Sailaren Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 27a.

Langileak Kudeatzeko zuzendaria,

JON KARLOS AGUIRRE HUERGA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala