Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2018ko abuztuaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4124

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 23koa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen zerrenda. Ebazpen hartan argitaratu zen 2017. urtean garapen-bidean dauden itsasoko energia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia.

AURREKARIAK

I.– 2017ko ekainaren 26ko datarekin, EHAAn, 120. zenbakian, EEEko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpena argitaratu zen, 2017. urtean garapen-bidean dauden itsasoko energia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko asmoz.

II.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, diru-laguntzei eta aldaketei buruzko aldeko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, non eta laguntzak eta diru-laguntzak erregulatzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez duten.

Adierazitako guztiagatik eta EEEren diru-laguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz, honako hau

EBAZTEN DUT:

EEEko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, 2017. urtean garapen-bidean dauden itsasoko energia berriztagarriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren onuradunen berri emateko, honekin batera doan eranskinean ageri dena.

Bilbao, 2018ko uztailaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala