151. zk., 2018ko abuztuaren 7a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 3 orri.)
- EPUB (290 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4123
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 20koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen zerrenda. Ebazpen hartan, 2017. urtean Tokiko Administrazio Publikoaren arloan energia-eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratu zen.
AURREKARIAK
I.– 2017ko ekainaren 26ko datarekin, EHAAn, 120. zenbakian, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpena argitaratu zen, 2017. urtean Tokiko Administrazio Publikoaren arloan energia eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzeko asmoz.
II.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, diru-laguntzei eta aldaketei buruzko aldeko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, non eta laguntzak eta diru-laguntzak erregulatzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez duten.
Adierazitako guztiagatik eta Energiaren Euskal Erakundearen diru laguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko asmoz, honako hau
EBAZTEN DUT:
EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren babespean emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean. Ebazpen hartan, 2017. urtean Tokiko Administrazio Publikoaren arloan energia-eraginkortasunaren aldeko inbertsioak sustatzeko diru-laguntzen deialdiaren onuradunen berri eman zen.
Bilbao, 2018ko uztailaren 20a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.