Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4097

EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruzko 1103/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1103/2017 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Angel Morales Dominguez.

Abokatua: Leticia Lopez De Guereño Cabeza.

Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Demandatua: Vanesa Quesada Alonso.

Judizio horretan, epaia eman da 2018-06-19an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Ángel Morales Domínguez jaunaren izenean eta hura ordezkatuz Marta Martínez Pérez auzitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda eta kondenatu egiten dut Rafael Cruz Sayabera honakoak ordaintzera: 2.650 euro, 2017ko abenduaren 18tik gaur egun arte kopuru horri dagozkion interesak -ondoriozko guztirakoak legezko interesa gehi bi puntu sortuko dituela gaurtik auzi-jartzaileari erabat ordaindu arte- eta kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Vanesa Quesada Alonso demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2018ko ekainaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala