Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4095

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 18koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, emandako diru-laguntzen zerrenda jendaurrean azaltzeko dena, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko ebazpenaren arabera emandakoak, zeinaren bidez argitaratzen baita 2017. urtean industria arloan energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzen deialdia.

AURREKARIAK

1.– 2017ko ekainaren 26ko datarekin, EHAAn, 120. zenbakian, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpena argitaratu zen, 2017. urtean industria arloan energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzen deialdia argitaratzeko xedez.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, aldekoak diren diru-laguntzei eta aldaketei buruzko ebazpenak EHAAn argitaratu behar dira, laguntzak eta diru-laguntzak ezartzen dituzten arauek beste era batera egiteko esaten ez badute.

Goraxeago adierazitako guztiagatik eta EEE Energiaren Euskal Erakundearen diru-laguntzari lotutako jardunak eskatzen duen publikotasun-printzipioa betetzeko xedez, hau

EBAZTEN DUT:

Emandako diru-laguntzen zerrenda argitaratzea, honekin batera doan eranskinean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2017ko ekainaren 5eko Ebazpenaren arabera, 2017. urtean industria arloan energia-efizientziaren eta energia berriztagarrien erabileraren aldeko inbertsioak sustatzeari begirako diru-laguntzen deialdiaren onuradunen berri emateko.

Bilbao, 2018ko uztailaren 18a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala