Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4094

ERABAKIA, 2018ko uztailaren 25ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurarena. Honen bidez, 2017ko deialdiari dagokion unibertsitateko irakasleen ordainsari-osagarri gehigarrien (A eta B tarteak) esleipenaren prozeduraren bukaera onartzen da.

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, bere berrehun eta bigarren bileran, bi mila eta hamazortziko uztailaren hogeita bostean, jarraian ageri den erabakia onetsi du, aztergaien zerrendako hamargarren gaiarekin lotuta: 2017ko deialdiari dagokion unibertsitateko irakasleen ordainsari-osagarri gehigarrien (A eta B tarteak) esleipenaren prozeduraren bukaera. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dio erabaki-proposamena.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak, 2017ko urriaren 25ean, irakasle-ikertzaileen ordainsari-osagarrien deialdia onartu zuen eta deialdi hori 2017ko azaroaren 3ko EHAAn argitaratu zen.

Deialdi horretako lehengo oinarriak honako hau ezartzen du: «Deialdi honen helburua da irakasle eta ikertzaileei ordainsari-osagarri gehigarriak esleitzea, haien merezimenduak ebaluatu eta gero. Ebaluazioa egingo da deialdia argitaratzen den unean indarrean dagoen Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Egiaztatzeko Agentziaren ebaluazio protokoloari jarraikiz».

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-osagarriak ebaluatzeko eta esleitzeko protokoloa 2015eko uztailaren 7an argitaratu zen EHAAn Unibasq – Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendariaren 2015eko ekainaren 4ko Ebazpenaren bidez.

Bigarrena.– Deialdiaren 3.2 eta 7.1 oinarriek ezarri zuten Gizarte Kontseiluak bi fasetan ebatziko zuela deialdia:

– Lehenengo fasea (eskaerak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 15era arte). Fase honetan, Gizarte Kontseiluak C mailako osagarriak esleitu behar zituen, Unibasq-ek horietako bakoitzerako eskatzen ziren baldintzak betetzen zirela egiaztatzeko txostena egin eta gero.

– Bigarren fasea (eskaerak aurkezteko epea: abenduaren 4ra arte). Fase honetan, Gizarte Kontseiluak B eta A mailetako osagarriak eta unibertsitate eskolako irakasle titular ez-doktoreen berariazko osagarria esleitu behar zituen, Unibasq-ek eskatzaileek alegatutako merezimenduak ebaluatu ondoren.

Hirugarrena.– 2018ko urtarrilaren 31n, Unibasq-ek jakinarazi zuen EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren lehenengo atalaren 2017ko ekainaren 3ko epaia (649/2016 apelazio-errekurtsoari buruzkoa) irmo bilakatu zela Unibasq-en ordezkaritzak epai horren aurka jarritako autonomia erkidegoko kasazio-errekurtsoa onartu ez zen unean, eta, ondorioz, ezin dituela ebaluatu B eta A mailetako ordainsari-osagarri gehigarriak eta unibertsitate eskolako irakasle titular ez-doktoreen berariazko osagarria eskuratzeko merezimenduak, ez daukalako horiek ebaluatzeko irizpiderik.

Epai horretan, besteak beste, honako erabaki hau ematen da: «Procede declarar disconforme a derecho y anular el Anexo II del protocolo para la evaluación y asignación de complementos retributivos individuales del P.D.I de la UPV/EHU, publicado por Unibasq el 4 de junio de 2015»

Laugarrena.– Banakako ordainsari-osagarriak ebaluatzeko protokoloaren II. eranskinean jasota daude irakaskuntzako, ikerketa eta transferentziako eta gestioko merezimenduak eta A maila eskuratzeko merezimendu espezifikoak ebaluatzeko Unibasq agentziak erabili behar zituen irizpideak.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 69.3 artikuluan eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 34.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-osagarri gehigarriei buruzko urriaren 17ko 209/2006 Dekretuaren 7.4 eta 9.1 artikuluekin bat, Gizarte Kontseiluari dagokio 2017ko urriaren 25eko erabakiaren bidez (azaroaren 3ko EHAA) onartutako deialdiaren esparruan erabakiak ematea.

Bigarrena.– Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, honako hau ezartzen du 21.1 artikuluan: «Administrazioa behartuta dago ebazpen espresua eman eta jakinaraztera prozedura guztietan, edozein dela ere prozedura hasteko modua».

Bestalde, lege beraren 84.1 artikuluak honako hau ezartzen du: «Prozedura amaitzeko aukerak hauek dira: ebazpena, atzera egitea, eskaeraren oinarri den eskubideari uko egitea -ordenamendu juridikoak uko hori debekatzen ez badu- eta iraungitzat deklaratzea». Ildo horretatik, 290/2006 Dekretuko 9.1 artikuluarekin bat, «Gizarte Kontseiluak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposaturik, ordainsari-osagarri gehigarrien esleipen berezia eta banakatua egingo die irakasle eta ikertzaileei» eta kasuan kasuko erabakiak emango ditu.

Halaber, lehen aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legeak honako hau ezartzen du 84.2 artikuluan:_ «Prozedura amaitu egingo da, halaber, jarraitzea materialki ezinezkoa bada gerora sortutako arrazoiengatik. Ematen den ebazpenak arrazoitua izan behar du beti».

Ildo horretatik, lehen aipatutako 209/2006 Dekretuak ezartzen du osagarriak esleitu baino lehen, Unibasq-ek kasuan kasuko merezimenduak balioetsi, eta aldeko iritzia eman beha duela, arau beraren 8.1 artikuluan adierazitako protokoloari jarraituz.

Horrela, bada, irmo bilakatu den epai batean adierazi denez UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileen ordainsari-osagarriak ebaluatzeko eta esleitzeko protokoloaren II. eranskina zuzenbidearekin bat ez datorrela eta deuseztatu egin behar dela, eta Unibasq-ek berak jakinarazi duenez horren ondorioz ezingo dituela B eta A mailetako ordainsari-osagarriak esleitzeko egin diren ebaluazio eskaerei dagozkien txostenak egin, ezta unibertsitate eskolako irakasle titular ez-doktoreen berariazko osagarriei dagozkienak ere (deialdiko bigarren fasekoak biak), UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak ezin du jarduketekin jarraitu eta ezin dio Gizarte Kontseiluari esleipenerako proposamenik egin, proposamen hori egingo ez den merezimenduen balorazioan eta ebaluazioan oinarrituta egongo litzatekeelako, eta Gizarte Kontseiluak ezin du fase horretako eta maila horietako ordainsari-osagarri gehigarriak esleitzeko erabakirik hartu.

Testuinguru horretan, hainbat aldiz aipatutako 39/2015 Legearen 21.1 artikuluan legez ezarritako epearen barruan ebazteko betebeharra betetze aldera, bidezkoa da adieraztea prozedurarekin jarraitzea ezinezkoa dela eta, ondorioz, amaitutzat ematen dela A eta B mailetako ordainsari-osagarri gehigarrien eta unibertsitate eskolako irakasle titular ez-doktoreen berariazko osagarrien fasea, gerora sortutako arrazoiengatik materialki ezinezkoa delako prozedurarekin jarraitzea eta kasu bakoitzean egoki liratekeen ordainsari-osagarri gehigarriak esleitzea, oinarri hartuta Unibasq-ek egin beharko lukeen baina –osagarriak nola ebaluatu behar diren arautzen duen protokoloaren II. eranskina zuzenbidearekin bat ez datorrela eta deuseztatu egin behar dela adierazi ondoren– egin ezin duen ebaluazioaren emaitza, eta horrek, gerora, ezinezko egin duelako Gobernu Kontseiluak egoki liratekeen osgarrien esleipenak proposatzea eta Gizarte Kontseiluak kasuan kasuko esleipen erabakiak hartzea.

Hori guztia aintzat hartuta, hau da Gizarte Kontseiluak Gobernu Kontseiluaren proposamenez hartzen duen:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Aintzat hartzea irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarrien 2017ko urriaren 25eko deialdiko bigarren faseko (B eta A mailetako osagarriei eta unibertsitate eskolako irakasle titular ez-doktoreen berariazko osagarriari dagokien faseko) jarduketekin jarraitzeko ezintasun materiala dagoela, eta, ondorioz, adieraztea jarduketa horiek amaitutzat ematen direla.

Bigarrena.– Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta EHAAn argitaratzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aurka egiteko erak: erabaki honek administrazio bidea agortzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien Bilboko epaitegietan hilabete biko epean, erabaki hau jakinarazten denetik hasita. Aukerako berraztertze errekurtsoa jartzen denetik hilabete igarotzen bada errekurtsoari buruzko ebazpen espresurik gabe eta dagokion erabakia jakinarazi gabe, errekurtsogileak administrazio-isiltasunez ezetsitzat jo ahal izango du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzeko aukera.

Eta horrela ager dadin, akta oraindik onetsi gabe dagoela ohartarazirik, ziurtagiri hau eman dut kontseiluburuaren aginduz, era berak ontzat eman du, Bilbon, bi mila eta hamazortziko uztailaren hogeita bostean.

Idazkari nagusia,

MARÍA PILAR ELORRIETA SANTOS.

Kontseiluburua,

JOSEBA AGUSTÍN EIZAGUIRRE AGOTE.


Azterketa dokumentala