Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
4088

EBAZPENA, 2018ko uztailaren 17koa, Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez, Karkamu (Gaubea, Araba) udalerriko hornidura elektrikoaren sarearen titulartasun-aldaketa egitea eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren sarera sartzea baimentzen baita, eta proiektua onartzen eta onura publikokoa dela deklaratzen.

Espediente-zenbakia: 01ATY 201800011.

AURREKARIAK

1.– 2018-04-04an, Iberdrola Distribución Eléctrica SAUk administrazio-baimena, onura publikoaren deklarazioa eta egikaritze-proiektuaren onespena eskatu zituen Karkamu (Gaubea, Araba) udalerriko hornidura elektriko-sarearen titulartasun-aldaketa egiteko eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren sarera sartzeko.

2.– Jendaurrean jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasunen eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzaileak konektatzeko harguneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 56. artikulua.

3.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkiak honako leku hauetan argitaratu ziren: Gaubeako Udalaren iragarki-taula –2018ko apirilaren 27tik maiatzaren 30era arte, biak barne–, 2018ko maiatzaren 14ko ALHAO, 2018ko ekainaren 19ko EHAA eta 2018ko apirilaren 27ko «Diario de Noticias de Álava» egunkaria.

4.– Jendaurreko erakustaldiaren izapidea egiten ari zelarik, sail honek Gaubeako Udalari dagokion separata bidali zion, eta epe barruan ez da alegaziorik aurkeztu.

ZUZENBIDE OINARRIAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraituz: Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2018ko martxoaren 16ko Ebazpenaren arabera, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren lurralde-ordezkaritzen esku uzten da energiaren, industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloetako zenbait gairi buruzko eskumena. Eskuordetza horren bidez ematen da ebazpen hau.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har nahiz zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Arabako lurralde-ordezkariak honako hau

EBAZTEN DU:

1.– Baimena ematea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresari Karkamu (Gaubea, Araba) udalerriko hornidura elektriko-sarearen titulartasun-aldaketa egiteko eta Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren sarera sartzeko, eta bere proiektua onartzea.

2.– Baimendu den instalazioa onura publikoko deklaratzea.

Ebazpen hau 282/2002 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz ematen da, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuz:

1) Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatu eta baimenduko diren aldaketekin.

2) Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3) Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Arabako Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.

4) Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak edozein direla ere, eta horiek aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria Sailburuordetzari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera a, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 17a.

Arabako lurralde-ordezkaria.
2006-12-04ko Aginduaren bigarren xedapen gehigarriarekin bat etorriz.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala