Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4082

HUTS-ZUZENKETA, honako honena: 113/2018 Dekretua, uztailaren 24koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den uztailaren 24ko 113/2018 Dekretuan, zeina 2018ko uztailaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (146. zk.) argitaratu baitzen. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/3907 (10/1) orrian, azken xedapenetako bigarrenean,

honako hau dio:

«Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.»

Baina honela behar du:

«Dekretu honek 2018ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.»


Azterketa dokumentala