150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4077
EBAZPENA, 2018ko uztailaren 24koa, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2018ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez egin zen (2018-04-04ko BOE eta 2018-04-11ko EHAA).
2018ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez (2018-04-04ko EBO eta 2018-04-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoko 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Jon Landeta Rodriguez jauna (NAN: 14587511Z) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea»; Kodea: CUC8/1-D00166-8; Saila: «Finantza Ekonomia II»; Ikastegia: «Ekonomia eta Enpresa Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa.
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2018ko uztailaren 24a.
Errektorea.
Eginkizunak Eskuordetuta (Ebazpena, 2017ko urtarrilaren 25ekoa, errektorearena, 2017-02-03ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.