Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

150. zk., 2018ko abuztuaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4068

130/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratuko (ESI) zuzendari gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako izendatzen baita José Javier Echevarria Uraga jauna erakunde horretako Erradiodiagnostiko Osasun Ataleko buru (bularreko irudi bidezko diagnostikoa eta baskularra eta interbentzionista), lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.

EGITATEAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen irailaren 26ko 1406/2017 Ebazpenaren bidez, dei egin zen Barrualde-Galdakao ESIko Erradiodiagnostiko Osasun Ataleko buruaren lanpostua (bularreko irudi bidezko diagnostikoa eta baskularra eta interbentzionista) lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpena 2017ko azaroaren 2ko EHAAn, 2017ko azaroaren 4ko BOEn eta Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen.

2.– Deialdi-ebazpen hori dagokien aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunak 15 egun balioduneko epea izan du eskabidea aurkezteko. Epea 2017ko azaroaren 24an amaitu zen.

3.– Eskabideak aurkezteko epea amaituta, eta parte hartzaileak bete beharreko baldintzak aztertu ondoren, Osakidetzaren web-orrian argitaratu zen, 2017ko abenduaren 19an, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

4.– Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta (2018ko urtarrilaren 4an), eta bat ere aurkeztu ez zenez, behin betiko zerrendak onartu ziren (2018ko urtarrilaren 8an), dagokion eran argitaratu zitezen.

5.– Behin betiko zerrendak, Balorazio Batzordeko kideen izendapenarekin eta kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jartzeari buruzko iragarpenarekin batera, Osakidetzako web-orrian argitaratu ziren, 2018ko urtarrilaren 10ean. Deialdia ere jakinarazi zitzaion hautagaiari.

6.– Kudeaketaren memoria-proiektua jendaurrean jarrita, Balorazio Batzordeak aurkeztutako eskabidea baloratuta (2018ko urtarrilaren 30ean), eta dagokion izendapen-proposamena egin ondoren (2018ko urtarrilaren 30ean), erabaki da José Javier Echevarria Uraga jauna izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Erradiodiagnostiko Osasun Ataleko buru (bularreko irudi bidezko diagnostikoa eta baskularra eta interbentzionista), dauzkan ezagutza akademiko eta profesionalengatik.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentearen irailaren 26ko 1406/2017 Ebazpenaren 7. oinarriak ezartzen duenez, Kudeaketa Zuzendaritzak, egindako proposamena ikusita, ebazpen bat emango du non proposatutako izangaia deialdian eskainitako lanpostua betetzeko izendatuko baitu edo deialdia hutsik utziko.

2.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioko ekainaren 26ko 8/97 Legearen 28. artikuluaren 3. arau komuna; uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, lanpostu funtzionalak arautzen dituena; eta azaroaren 11ko 255/97 Dekretua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena, bereziki, zerbitzu-erakundeetako zuzendari gerenteen eskumenei buruzko 15. artikuluan jasotako aurreikuspenei eta aplikatu beharreko arauei dagokienez.

Aurreko guztia aintzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– José Javier Echevarria Uraga jauna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakao ESIko Erradiodiagnostiko Osasun Ataleko buru (bularreko irudi bidezko diagnostikoa eta baskularra eta interbentzionista) izendatzea, aldi baterako.

Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz, eta 2018ko otsailaren 1etik aurrera ondorioak izango ditu.

Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan lanpostua utziko du, luzapenik onartzen ez bada, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango dute, aldez aurretik kontrako espedientea badago eta tartean lekualdatze-kausak badira, ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunaren 6. artikuluan aurreikusiak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Seigarrena.– Ebazpen hau argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren web-orrian.

Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeari jarraikiz.

Galdakao, 2018ko urtarrilaren 30a.

Barrualde-Galdakao ESIko zuzendari gerentea,

JON GUAJARDO REMACHA.


Azterketa dokumentala