149. zk., 2018ko abuztuaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4024
2029/2018 EBAZPENA, apirilaren 30ekoa, Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentearena. Honen bidez, Olga Espinazo Arce andrea aldi baterako izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurto ESIko atalburu sanitario, lau urteko eperako eta luzatzeko aukerarekin.
Bilbao–Basurto ESIko zuzendari gerentearen azaroaren 16ko 2391/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao–Basurto ESIko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako (Haurren Ortopedia) atalburu sanitario lanpostua lehiaketa bidez betetzeko.
Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskera-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta Olga Espinazo Arce andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bera izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao–Basurto ESIko Kirurgia Ortopediko eta Traumatologiako (Haurren Ortopedia) atalburu sanitario.
Bat etorririk Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Olga Espinazo Arce andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao–Basurto ESIko atalburu sanitario izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz; eta 2018ko maiatzaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak, aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezik, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da, aldez aurretik kontrako espedientea dagoela, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren 6.atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurto ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bilbo, 2018ko apirilaren 30a.
Bilbao-Basurto ESIko zuzendari gerentea,
EDUARDO MARÍA MAIZ OLAZABALAGA.