Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2018ko uztailaren 31, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3921

IRAGARKIA, Hezkuntzako sailburuaren 2018ko apirilaren 24ko Agindua jakinarazteko dena, zeinaren bidez berraztertzeko errekurtso bat ebazten baita.

Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi agindu hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluek.

Iragarki hau argitara ematen da eranskinean agertzen den interesdunari jakinarazteko, eta jakinarazpen indibidualaren balioa izango du harentzat; gainera, ohartarazpen hau egiten zaio:

Agindu hori aztertu dezake Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz; telefonoa: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko ekainaren 29a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala