146. zk., 2018ko uztailaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
3920
IRAGARKIA, 2018ko uztailaren 18koa, Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez ebazpen bat jakinarazten baita, etxebizitza babestu baten gaineko salerosketa-kontratuaren oniritzia ukatzen duena.
Ezinezkoa izan da ebazpena zuzenean jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hori, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Interesduna Etxebizitzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Andia kalea, 13-6. solairua, Donostia) ager daiteke, bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testua osorik aztertzeko.
Donostia, 2018ko uztailaren 18a.
Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
ALFONSO SANZ ARAUJO.